XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goakiozen datorren astelenean.

Alperreko arazoa izango zala uste nuen.

¿Zeinek, alabaina, aita bati, batez ere nerealakoari, ezer ukatu? Joan, iritsi, sartu ta berarekin bazkaldu-ondoan, esku bete giltz mai-gainera aterata, - Isabel, esan zion Aitak, gizonok ezkera giltzain izateko jayoak.

Etxekoa degula, eztu Jainkoak agintzen beste emakumek giltz auek erabiltzea.

Bil ditzagun emen dituzun puskak eta gaberako goazen Leaburura.

Nik eztakit biotz artan, Bilboko Labandietan sua bezela, gorroto mina aspaldi luzampecirc;tan izekia izan duen biotz artan, nola itz oriek sustraitu zitezkean.

Gau artatik izeba emen degu beintzat, eta, agi danez, izango ere.

Aita-semeok Arantzazuratea noiz etorriko gogo minez, gutar andiz bizi gera.

Gaur zortzi, goizean goiz, emendik orrerako bidea artuko degu.

Eresi bat, Arantzazuko Andre Mariarekikoa, apaiz batek oyuki zar txukun bati ezarria, arestian ikasi det.

Emen entzunez biotza onenbat gozatu didanean ¿zeinbat ezotedit gozatuko, or badantzut? Aldean eramango det.